“Super H” elkartea.

Kaixo lagunok!

Gaurkoan elkarte bat eta beraiek argitaratutako liburuari buruz idatziko dizuet.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet bertako partaide diren guraso eta  beren seme/alabei.Maitasunetik ateratako lan eder baten fruitua ematen duelako. Baina batez ere, gertutik ezagutzen dudan familia bat eskertu nahiko nuke. Horrelako egoera zail baten aurrean, izan duten  jarrera paregabea txalotu nahiko nuke. Beraiek bezalako pertsonek ere, bakoitza bere lekuan jartzen gaituztelako. Erakutsi duten indarra, gaixotasunari aurre egiteko izan duten kemena. Beti tinko, prozesu guztian semearen aldamenean, aurpegirik onena jarriaz eta egoera ahalik eta normaltasunez hartuaz ….

Eta zer esan semearen inguruan…” nolako guraso halako seme”,egi galanta!Berezia da. Indartsua, alaia, erronkak gustoko dituena eta buru -gogorra, erronka horiek guztiak gainditzen dituelako! Bizitzeko gogo ikaragarria duelako! Bejondeizula txiki! (agian, haserretuko zait “txiki” deitu diodalako baina bere izena erreserbatu nahi nuenez, ez dut beste hitz egokirik aurkitu ) …Mundialak zarete!corazon dibujocorazon dibujocorazon dibujo

Bai,”Super H” elkarteari buruz nabil hizketan! Elkarte hau, gaixotasun arraro eta onkologikoak dituzten haurrak ikertzen laguntzeko sortu da.

Gabonen inguruan, liburu bat argitaratu zuten. “Super H hontz zuriaren lurraldean”.Miren Amurizak idatzitakoa da. Hodei mutikoaren errealitate eta ametsetako mundura hurbiltzeko aukera paregabea ematen digu.Aitortu behar dizuet, liburu honi buruz idazteko ideia nere alabarena izan dela. Ipuin hau asko gustatzen zaiolako.

Bukatzeko liburua bera ipiniko dizuet eta elkarte honetako zuzeneko linka , sartu bertan eta saltseatzeko!

Bihararte , jatorrak izan!

http://superhache.com/

super h hontz zuriaren lurraldean

 

 

Utzi iruzkina