Hau ezustekoa , haurtxo bat!

kaixo lagunok; eguerdi on!!

Nere etxean orain dela gutxi sexualitatearen inguruan galdezka hasi dira. Eta orain,hain zuzen, umeak nola sortzen diren ikasten ari dira eskolan.Beraz, liburu polit baten berri emango dizuet jarraian. Ea gustoko duzuen!!

Umearen kuriositatea handitu egiten da ,adinez gora dihoazen bezala. Galdera asko izaten dira eta denak nola erantzun batzuetan ez dugu jakiten!!Nik, Ttartaloren ,jakintsu txikien entziklopediako liburu bat dut etxean.6-9 urte bitartekoentzat da. Liburu honetan, Koldo eta Koldobike dira pertsonaiak eta abentura politak biziko dituzte, hain zuzen, haur baten jaiotza!

Gure etxean behin eta berriz irakurtzen den liburua da eta haseran ulertzen  zaila egin zaien arren pixkanaka badoaz.

Jarraian liburuaren argazkia jartzen dizuet, opari polit bat izan daitekeelako!

Egun zoragarri hau aprobetxatu !!!arnas pixkat hartu eta energiaz bete ,gero etxean egoteko momentu politak etorriko baitira!

Geroarte!

hau ezustekoa , haurtxo bat

Utzi iruzkina