Elkarrizketa Lander Juaristirekin

Atzo gauean, Txapa irratian, gurasoak binilo gabe saioan, elkarrizketa egin zidan Lander Juaristik. Urduri egon nintzen arren, esperientzi berri bat izan zen eta politta aldi berean. Hemendik, eskerrik asko Landerri, nere blogaren berri emateagatik, hain goxoa eta hariña egiteagatik eta zuei,nola ez, nere ausnarketak irakurtzeagatik!! Jarraian elkarrizketa entzungai,ea gustatzen zaizuen.Egun ona izan dezazuela! GURASOAK binilo gabe

Sentipuinak…

Emozioak sentitzeko ipuinak Kaixo lagunak ,gaurkoan ere liburuak aipatu nahi ditut eta ez nola nahikoak … Izan ere badaude elkar argitaletxeak argitaratutako ipuin sorta garrantzitsu bat, sentipuinak deritzonak! Noizbait aipatu dizuet bateren bat … ba, gaurkoan bi aipatuko dizkizuet.Hauek baitira gaur gauean irakurritako liburuak; “koxkor kale-txakurra” eta “Ziztuli eta Pantxinet”.

BIZIAREN HISTORIA

Big-Bang-etik zure egunetara arte. Kaixo lagunok,arratsalde on ! Ederra eguraldia etxean goxo-goxo egoteko; Irakurtzeko, jolasteko, idazteko edo musika entzuteko… Gaurkoan beste liburu bati buruz idatzi nahi dut. Biziaren abentura handia ipun antzera kontatua dokumental zoragarri batean!” Biziaren historia” da izenburua.Tarttalorena da eta herriko liburutegian aurkituko duzue.

Maialen eta denboraren misterioa

Ea igarkizun hau asmatzen duzuen: gauza bat da ezin ikus daitekeena, hotsa du baina isila izaten badaki, arrastaka ibil daiteke mantso-mantso, baina baita hegan bizkor asko ere. Jende batzuek ez dute, eta beste batzuek geldi-geldi daukate. Haurrak bihurtzen ditu aitona-amona. Eta helduek beti ari dira gauza horri buruz hizketan. Zer da ? (Liburuaren kontra portadanIrakurtzen jarraitu “Maialen eta denboraren misterioa”